top of page

8 eta 14 urte bitarteko gazteek ,modu dibertigarri batean, bizikleta batekin ondo mugitzen ikastea da gure helburu nagusia.  Gure klaseak, oreka eta konfidantza lantzeko diseinatutak daude.

1- Ekintzaren deskribapena

Gure klaseetan, gazteek aktibitate eta joku praktikoetan parte hartuko dute bizikletaren gainean gaitasunak hobetzeko. Bizikleta teknikaz gain, bizikleten mekanika basikoa ere ikusiko dugu.

Klaseak bi taldetan banatuko dira, adinaren arabera:

  • 1. Taldea:  8-10 urteko gazteak. Bizikletarekin praktikatzeko lekuetara iristeko, Donostiako bidegorriak erabiliko ditugu. Talde honekin hiriak dituen pumptrack-ak asko erabiltzen ditugu, baino batzuetan gertu dauden mendiak aukeratzen ditugu irteera motzak egiteko. Helburua gazteek bi gurpilen gainean konfidantza hartzea da, horretarako oreka, frenatu eta giratu teknikak asko landuko ditugu.

  • 2. Taldea: 11-14 urteko gazteak. Talde honek, mendira irteera gehiago egingo ditu inguruko bideak ezagutzeko, baina noizbehinka pumptrackak eta beste leku batzuk erabiliko ditugu. Gazteek bizikletan ondo ibiltzen ikasteaz gain.

2- Oinarrizko materiala

2 gauza beharrezkoak behar dira gure klaseetan parte hartzeko:

  • Kaskoa: segurtasuna gure lehentasuna da. klase guztian zehar kaskoa erabili behar da.

  • Bizikleta: parte hartzaileek bizikleta egoera on batean ekarri beharko dute.

3- Ordutegia

Klaseak astelehenetik ostegunera egingo dira, arratsaldeko 5 etatik 7 30ak arte.

2024ko lehen seihilekoan, klaseak martxoaren 11tik  ekainaren 20ra izango dira.

 2024/2025 ikasturterako, klaseak  irailaren 9tik  urriaren 31 arte eta  martxoaren 10etik  ekainaren 19ra arte iraungo dute

4-Prezioa

2024ko lehenengo sehilabeterako, klasero 15 euro izango dira. 

 2024/2025eko ikasturterako, guztira 250 euro izango dira, edo 15 euro klasero (bakarrik klase batzuetara etortzen bada).

5- Izen ematea:

Izen ematea zabalik dago, beheko formularioa betezen egin dezakezu eskaera.

bottom of page